Maria Luisa Gajate urretxuarrak 100 urte bete ditu
Arratsaldean, Jon Luqui alkatearen eta Maialen Fidalgo eta Igor Zubillaga zinegotzien bisita jaso du. Lore sorta bat eta perfumea oparitu diote, udalaren izenean.
Gajate Salamancako Hinojosa de Duero herrian jaio zen. Dionisio Atxarekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten: Patxi, Kepa, Luisa eta Mari Carmen. Bi biloba ere baditu: Hutsela eta Gorka. Agustin Gajate Realeko jokalari ohiaren izeba da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide