Edukiontzi grisari buruz hitz egingo dute bihar Urretxuko osoko bilkuran
Bihar, 19:00etan, osoko bilkura egingo dute Urretxun. Besteak beste, Sasieta mankomunitateari edukiontzi grisak eskatu edo ez eztabaidatuko dute. Edukiontzi hauek errefusarako erabiltzen dira. Zergen eta Gurutze Santun babes ofizialeko etxeak egitea ahalbidetuko duen hitzarmenaren onarpena ere eramango dituzte osoko bilkurara.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide