Anjel Etxeberriaren omenezko haur ibilaldia egingo dute igandean
Ostadar Mendi Taldeak antolatu du ibilaldia, 28. urtez. Areizaga Kalebarren plazatik aterako dira 08:30ean, eta lau ordu inguruko ibilaldia egingo dute: Santa Barbara, Lizarriturri, Irimo, Zazpi puntak, Trekutz, Nebera, Santa Kruz eta berriro ere Areizaga Kalebarrenera.
Anoa postua Trekutzen jarriko dute, eta bukatutakoan diplomak banatuko dizkiete haurrei.
Bestalde, aurten bosgarren aldiz, Haurrentzako Mendiko Argazkien Ostadar Rallya antolatu dute. Ibilaldian parte hartzen duten haurrek parte har dezakete, eta azaroaren amaieran emango da ezagutzera irabazlea, Ostadar mendi astearen barruan. Azaroaren 23tik 29ra izango da Ostadar mendi astea.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide