Bihar da hastekoa Urretxun Mineralogia eta Paleontologia Aste berria, ekitaldi nagusiak datorren asteburuan egitekoak badira ere. Aurtengoak 28. edizioa du.
Biharkoan, irteera mineralogikoa egingo da Leitzaranera (Nafarroa). Azaroaren 2tik 8ra bitartean, Munduko zatiak erakusketa monografikoa egongo da ikusgai Juan de Lizarazu Aretoan, eta bisita gidatuak hartuko dira Urrelur Museoan, baita tailerrak egin ere.
Mineralogia eta Paleontologia Aste honetako egunik mamitsuenak hurrengo asteko ostirala, larunbata eta igandea izango dira. Ostiralean, azaroak 6, Urretxuko mapa geologikoa aurkeztuko da udaletxean, hasteko, eta Ederrena frontoia nazioarte mailako mineral, fosil eta harribitxien azoka bihurtuko da, igandera arte. Ostiraletik igandera, gainera, haurrentzako tailer ugari egingo dira Iparragirre plazan: meategia, urrearen bila, historiarrueko gizonen pinturak, besteak beste.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide