Errigora saskiak Ederrena pilotalekuko tabernan eta Motz tabernan eskatu behar dira
Errigora ekimenaren helburua Nafarroa hegoaldean euskara sustatzea da. Horretarako, bertako ekoizleen produktuez betetako saskiak jarri dituzte salgai. 50 euro balio dute. Saskian ardo beltz botila, litro erdiko olio botila, melokotoia almibarrean, orburuak, potxak, kardua, mahats zukua, almendrak, pikillo piperrak, zainzuriak, melokotoi marmelada eta pikillo piper untapana daude. Urretxuar eta zumarrarrarek azaroaren 8a baino lehen eskatu behar dute saskia, Ederrena pilotalekuko tabernan, Motz tabernan edo 680 16 30 19 telefono zenbakira deituta.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide