Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak Asperekin jokatuko du
Erostarbek 21 urte ditu eta azaroa amaieran egingo du debuta profesionalekin. Oraindik ez dute eguna eta tokia zehaztu, baina baliteke Ederrenan izatea. Seguru aski binakako promozio txapelketa jokatuko du. Azken urteetan Erostarbek Amezketako Zazpi Iturri klubarekin jokatu du. Profesionaletan klub horretatik pasa diren beste pilotari batzuekin elkartuko da: Erik Jaka, Xabi Tolosa, Jokin Altuna eta Iker Irribarria.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide