Sarrerak salgai daude dagoeneko Zelai Arizti aretoko lehiatilan, eta irekita dagoen edozein unetan eros daitezke. Emanaldia 22:30ean izango da, eta ordu eta erdi inguru iraungo du.
Titzina antzerki taldearen antzezlana da, gaztelaniaz. Bi aktore izango dira taula gainean: Diego Lorca eta Pako Merino.
Felix epaile gaztea da antzezlaneko protagonista. Etxean termitak agertu zaizkio, eta gurasoen etxera doa bizitzera aldi baterako. Epaiketen eta aitarekin duen elkarbizitzaren bidez, hainbat gai jorratuko diru antzezlanak: justizia, zoriontasuna, patua, giza harremanak… Drama eta komedia nahasten ditu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide