Antion hasi eta Arantzazura ibilaldia egingo dute igandean
Irailean aurkeztu zuten Ezkutuko altxorrak proiektua Urola Garaiko, Urola Erdiko eta Debagoienako turismo bulegoek, barrualdeko turismoa indartu nahian. Proiektu horren barruan hainbat bisita gidatu antolatu dituzte, baita ibilaldi bat ere, Ignaziotar Bidean barrena.
Joan den igandean lehenengo etapa egin zuten, Loiolatik Antiora. Datorren igandean, berriz, bigarren etapa egiteko aukera izango da, Antiotik Arantzazura. 09:00etan abiatuko dira Antiotik. Hemeretzi kilometroko ibilbidea da, eta gidari profesional baten laguntza izango dute. Izena emateko, deitu Urola Garaiko turismo bulegora: 943 72 20 42.
Ignaziotar Bidea Loiolako Ignaziok 1522. urtean Azpeititik Manresara (Bartzelona, Herrialde Katalanak) egindako bidea da. Bidearen lehen bi etapak Gipuzkoan barrena dira, eta Araban jarraitzen du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide