Juan Mari Aldanondo urretxuarrak New Yorkeko maratoia egin zuen igandean. 6 ordu eta 29 minutu behar izan zituen, bere ametsetako bat betetzeko. Igande honetan Behobia-Donostia proban parte hartuko du eta ondoren Malagako maratoia egingo du.
Aldanondok proba «gogorra» izan zela dio. «Errepidea oso gaizki dago eta hori hankentzat oso txarra da». Gainera, kaleak amaigabeak dira. «Hiribideak eta zubiak ez ziren sekula bukatzen».
Giroa, berriz, «oso polita» dela dio. «Hura beste mundu bat da. Kalean jendetza zegoen, gu animatzen. Hemen ez al du inork lan egiten?, pentsatu nuen. Mundu guztia kalean zegoen».
Korrika egiteaz gain, saskibaloi partida bat ikustera joan zen. «New York Knicks eta San Antonio Spurs taldeen arteko partida ikusi nuen. Partida oso kaxkarra izan zen, New Yorkekoek oso gaizki jokatu baitzuten, baina Madison Square Garden pabilioia ezagutzeagatik bakarrik, merezi izan zuen».
Australia
Urretxuko korrikalariak dagoeneko munduko toki asko ezagutzen ditu atletismoari esker, urtero beteranoen munduko txapelketan parte hartzen baitu. Hurrengo edizioa Australian da eta, beharbada, joango da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.