Asier Alkorta (Zumarraga, 1977) eta Aritz Ormazabal (Zumarraga, 1984) Klak!son taldeko musikariak dira. Gaur arratsaldean, 18:00etan, ‘Denboraleak’ diskoa aurkeztuko dute Antzuolako Aitz Garbi tabernan. Taldearen hirugarren diskoa da, eta euskarazko bost abestik osatzen dute. Taldearen bilakaeraz, diskoaz eta gaurko aurkezpenaz hitz egin dute.
Nola definituko zenukete Klak!son esaldi batean?Ormazabal: Oso anitza da. Taldekide bakoitzari musika mota bat gustatzen zaigu. Hala ere, denok oso irekiak gara. Eta nahasketa horretatik ateratzen dena da Klak!son. Sorkuntza prozesuan denok hartzen dugu parte. Horrek batzuetan zailtzen ditu gauzak, kostosoa da, baina lortzen dugun emaitza berezia da. Klak!son 2005ean sortu zenuten, baina ordutik taldekide aldaketa ugari izan dituzue. Momentu honetan nortzuk osaten duzue taldea?
Alkorta: Hasierako boskote hartatik nik eta Antzuolako Jon Gurutz Biterik baino ez dugu jarraitzen. Aritz Ormazabal: Ni, adibidez, ez nago hasieratik. Duela lau urte edo sartu nintzen taldean. Beste bi taldekide berriak Mikel Bargiela antzuolarra eta Mikel Arriaran zumarragarra dira. Bargielak abestu egiten du, eta Arriaranek bateria jotzen du.
Taldearen izena nondik dator? Ormazabal: Nik entzun dudan teoriaren arabera, Klak! omen da kaka mokordoa komunera erortzen denean egiten duen soinua. Beraz, Klak!son izenak esan nahiko luke ‘Al son del Klak!’.
Alkorta: Gustatzen zait teoria hori. Nik dakidan bakarra da kontzertu bat eman behar genuela, eta segituan izen bat pentsatu behar genuela. Eta izen hori atera zen, baina ez naiz gogoratzen nondik.
Hamar urtean, taldekideez gain, taldea bera ere aldatuko zen, ezta?Alkorta: Bai, noski. Lehenengo, taldea sortu eta gutxira, maketa bat atera genuen. Gure nortasuna edo aurkitzen saiatu ginen, eta nahikoa lan ematen du horrek. Gero gutxika garatzen joan gara. Geroztik disko bat atera genuen, eta Denboraleak, gaur aurkeztuko dugun diskoa, hirugarren lana da. Maketa eta azken diskoa konparatuta, aldaketa nabaria da.
‘Denboraleak’ diskoa sortzeko prozesua nolakoa izan da? Alkorta: Ez gara zerbait konkretuaren bila joan. Etorri modura egin ditugu abestiak.
Ormazabal: Zentzu horretan disko hau naturalagoa da, abestiak etorri ahala joan garelako sortzen. Eta diskoa osatzeko prozesua ere azkarragoa izan da. Aurreko esperientziak kontuan hartuta, praktikoagoak izaten saiatu gara.
Pratikoak zein zentzutan? Alkorta: Batez ere, ekoizpenaren aldetik. Bigarren diskoa autoekoitzi egin genuen, eta gauza pila bat guk geuk egin behar izan genituen. Asko ikasi genuen, baina denbora asko pasa genuen prozesuan.
Oraingoan laguntza bilatu duzue, ezta?Ormazabal: Alvaro Remachak grabatu digu diskoa, Andoainen duen estudioan. Horrek gauzak asko erraztu ditu. Hala ere, diskoa autoekoitzia dela esango nuke. Berak grabatu digu, baina gu prozesuaren gainean egon gara uneoro. Bestalde, diskoaren maketazioa, diseinua, banaketa… hori guztia guk egin dugu.
Disko berria, Denboraleak, nola definituko zenukete?Ormazabal: Diskoa sortzeko prozesua bezalaxe, naturalagoa.
Alkorta: Inongo pretentsiorik gabe joan gara abestiak sortzen, norabide bat markatu gabe. Horregatik da naturalagoa. Abesti bakoitzari garrantzia handiagoa eman diogu diskoari osotasunean baino.
Eta musikalki?Ormazabal: Nik ez dakit galdera horri erantzuten. Ez da gure lana gure musika definitzea, musika adituena baizik. Dena den, aipatuko nuke teklatua edukitzeak ematen diola nortasuna gure taldeari.
Alkorta: Denetik entzun dugu: rocka esan digute, popa, psikodelia, progresibotasuna…
Letrei dagokienean, zein gaiez hitz egiten dute disko berriko abestiek?Ormazabal: ez dira oso letra zuzenak. Bakoitzak bere interpretazioa egiteko ateak irekita uzten dituzte.
Alkorta: esan beharra dago Hamaika iratxo abestia bertsio bat dela, Antzuolako Los viernes al ron taldearen abesti baten moldaketa.
Zergatik Denboraleak izena?Ormazabal: abestiek pertsonen barne egoerez hitz egiten dute gehienbat. Barrura begira egindako letrak dira, eta nahiko ilunak. Hortik dator Denboraleak, barne egoera horiei erreferentzia eginez.
Alkorta: ideia da interpretazio ezberdinak egiteko aukera irekita uztea. Norbaitek beste moduren batera ulertzen badu, ongi dago baita ere.
Bost abesti ditu diskoak. Zergatik?Ormazabal: Abesti gehiago egitea erabaki izan bagenu prozesua asko luzatuko zelako.
Alkorta: Bost abesti hauek ez genituen disko bat osatzeari begira sortu. Lehen esan bezala, etorri ahala sortzen joan gara, eta esku artean bost genituenean erabaki genuen grabatu eta disko bat osatzea.
Diskoaren diseinua eta kaxa oso zainduak dira.Ormazabal: zerbait berezia eskaini nahi genuen, ez betiko plastikozko kaxa. Kartoiak eskatu genituen, eta geuk montatu ditugu kaxak, eskuz. Letren diseinua ere berezia da, bost abestiak orri karratu bakarrean. Lan handiagoa eman digu, baina emaitzarekin gustura geratu gara. A
lkorta: euskarri fisikoari garrantzia eman nahi izan diogu. Horrela xarma gehiago du.
Gaur arratsaldean egingo duzue aurkezpena, Antzuolan.Alkorta: Bai, Aitz Garbi tabernan izango da, 18:00etan. Isuo Sasiiak joko du lehenengo. Luntxa ere egongo da, eta gero guk akustikoan joko ditugu diskoko hiruzpalau abesti. Horrek aukera ematen digu abestiak modu ezberdin batean aurkezteko. Izan ere, nahiz eta diskoa orain atera, abesti hauek kontzertuetan jotzen hasita gaude dagoeneko.
Ormazabal: Aitz Garbi tabernako jabea da hain zuzen Hamaika iratxo abesti originalaren egilea. Beraz, toki berezia da.
Kontzerturik baduzue aurrikusita?Ormazabal: Durangoko Azokan joko dugu, Ahotsenean, abenduaren 6an. Urretxu-Zumarragako gaztetxean ere bai, abenduaren 25ean, Musikualdia jaialdian. Irekiera kontzertua egingo dugu, Kasernarat Irungo taldearekin batera.
Non eros daiteke diskoa?Ormazabal: momentuz, Fox tabernan, Gaztelekun eta Antzuolako Aitz Garbin. Bost euroan salduko dugu. Aurrerago jarriko dugu saretik dohainik eskuratzeko aukera, baina oraindik ez.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.