Gaur eguerdian Urretxuko mapa geologikoa aurkeztu dute, Mineralogia eta Paleontologia Astearen barne. Ekitaldia Urretxuko udaletxeko areto nagusian egin dute eta mineral, fosile eta harribitxien azokara etorritako adituek parte hartu dute.
Mapa Txema Hernandez geologoak egin du. Aurreko aldean, mapa bera ageri da. Bertan, ibai-metakinen, formazio ezberdinen, failen, toles sinklinalen, toles antiklinalen, okerduren, harrobien eta interes geologikoa duten puntuen berri ematen da. Atzealdean formazio ezberdinen, kuaternarioko metakinen eta interes geologikoa duten puntuen berri zabala ematen da. Mapa doan eskura daiteke, udaletxean eta kultur etxean.
Jon Luqui alkateak eta Hernadezek maparen lehen bertsioa dela eta herritarren ekarpenekin aberastuko dela esan dute. Alkateak Mineralogia eta Paleontologia Asteak egiten duen dibulgazio lana eta Hernandezen ekarpena goraipatu ditu.
Hernandezek geologiaren garrantzia azpimarratu du. Geologiak paisaian, nekazaritzan, landaretzan, ekonomian… eragina duela gogoratu du. Baita toponimo askoren oinarrian ezaugarri geologikoak daudela ere. “Gainera, harkaitzek azken milioika urteetan gertatu dena azaltzen digute. Eta hori ezin du beste inork azaldu”.
Urretxu geologikoki oso aberatsa dela ere aipatu du. “Bi flysch eta fosil asko daude. Flysch-ez gain, harkaitz bolkanikoak daude. Izan ere, bi plakek talka egin zuten eta itsaso azpitik laba irten zen. Zonalde hau kuxin-formako labaren paradisua da. Bide bazterretan eta bidegorri ondoan ikus daiteke”.
Ekitaldiari amaiera emateko, Mineralogia eta Paleontologia Astearen alde lan egin duten hiru lagun eta bi elkarte omendu dituzte: Javier Aguado urretxuarra, Hernandez bera, Jose Vicente Casado, Oiartzungo Luberri fundaziokoak eta Hendaiako CPIE Littoral Basque elkartekoak.
Asteburu honetan Mineralogia eta Paleontologia Asteko ekitaldi nagusiak izango dira. Juan de Lizarazu aretoan, Munduko Zatiak erakusketa ikus daiteke. Bertan, Javier Aguado urretxuarrak munduko 40 herrialdetako mineralak jarri ditu ikusgai.
Oiartzungo Luberri fundazioak eta Hendaiako CPIE Littoral Basquek, berriz, gure kostaldeko flysch-ari buruzko erakusketa ireki dute udaletxeko portalean. Euskal kostaldeko flysch-a Kretazeoko eta Tertziarioko itsas jalkinek osatzen dute. Urrelur museoan ere makina bat mineral eta fosil ikus daiteke. Gainera, bihar eta etzi bisita gidatuak egongo dira: 12:30ean, 17:30ean eta 18:30ean.Mineralogia eta Paleontologia asteko beste ekitaldi garrantzitsu bat mineral, fosil eta harri bitxien feria da. Ederrena pilotalekuan egingo dute. Gaur 17:00etatik 20:30era irekiko dute eta bihar eta etzi 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Herrialde ezberdinetako erakusle, saltzaile, aditu eta zaleak elkartuko dira. Mineralak eta fosilak objektu zaharrak dira, baina gaztetxoak dira Mineralogia eta Paleontologia Asteaz gehien gozatzen dutenak. Egunotan hainbat eskolatako ikasleak pasa dira Urrelurretik eta asteburuan mineralogia eta paleontologia parkea egongo da Iparragirre plazako karpan. Meategi bat jarri dute, eta haurrek urrea bilatzeko eta historiaurreko gizakien moduan margotzeko aukera ere edukiko dute. Iparragirre plazako parkea gaur, bihar eta etzi irekiko dute: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.