Aginagako Oleta Elkarteak antolatu ditu jaiak, Zumarragako Udalaren laguntzaz. Bihar, San Martin egunez, txupinazoa botako dute goizean, eta mezaostean hamaiketakoa banatuko diete auzoko jubilatuei. Bazkaria ere emango diete jubilatuei bihar. Gauean, berriz, herri afaria izango da, trikitilariek alaituta.
EGITARAUA
Bihar:
Larunbata, azaroak 14:
- 17:00. Haurrentzako jolasak eta txokolate jana.
- 18:00. Toka txapelketa auzokoentzat.
Igandea, azaroak 15:
- 11:00. Meza.
- 12:00. Pilota partidak.
- 12:30. Bertsolariak eta trikitilariak.
- 13:00. Herri kirolak.
- 14:30. Bazkaria, trikitilariekin eta bertsolariekin.
- 19:00. Bertsolarien saioa eta agurra.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide