Legazpi eta Zumarragako udalek kirol instalakuntzen inguruko hitzarmena berreskuratu dute. Hitzarmen hau joan zen legealdian hautsi zen. Dagoeneko, Legazpiko kiroldegiko bazkideek Zumarragako kiroldegia erabili dezakete eta alderantziz.
Legazpiko alkateak eta Zumarragakoak, Koldobike Olabidek eta Mikel Serranok, prentsaurrekoa eman zuten atzo Legazpiko Bikuña kiroldegian albistearen berri emateko.
Olabidek hitzarmena 1998an sinatu zela eta aurreko legealdian bertan behera gelditu zela gogoratu zuen. «Hitzarmena berritzeko pausoak ematen ari gara. Gure helburua bi herrietako biztanleek bi herrietako azpiegiturak erabili ahal izatea da. Datozen asteetan instalakuntzak zenbat erabiltzen diren aztertuko dugu, hitzarmena doitzeko. Legazpira Zumarragako zenbat jende etortzen den eta Zumarragara Legazpiko zenbat jende joaten den begiratu behar dugu. Hitzarmen berria 2016ko lehen hiruhilekoan sinatuko dugu».
Erabaki hau bi herrientzako ona izatea espero du. «Bi herrietako zerbitzuen erabilera bultzatzeko balio izatea eta bi herrientzako ona izatea espero dugu», esan zuen Olabidek.
Kirol arlotik kanpo ere elkarrekin lan egiteko asmoa dute. «Bi udaletako brigaden baliabideak partekatzeko ere lan egiten ari gara», aurreratu zuen Legazpiko alkateak.
Serranok Olabideren gonbita eskertu zuen. «Eskerrik asko Legazpiko kiroldegira gonbidatzeagatik. Gonbidapen honek karga sinboliko handia du eta bi udalen arteko harremana berreskuratzeko aurrerapauso garrantzitsua da. Hamalau urteko iraupena zuen akordioa alde bakar batek hautsi zuen eta haustura hura pairatu nuen. Sekula galdu behar ez genuena berreskuratzera goaz».
Legazpiko egungo alkatearen jarrera txalotu zuen. «Hasiera-hasieratik hitzarmena berreskuratzeko prest agertu da. Ez du inongo zerikusirik aurreko legealdian gertatu zenarekin», aipatu zuen.
Urretxuko Udalarekin ere antzerako hitzarmen bat sinatu nahi dutela aurreratu zuen. «Hitzarmenean Urretxu ere sartu nahi dugu», amaitu zuen Zumarragako alkateak.
1998ko hitzarmena 2012ko urtarrilean hautsi zuen Legazpiko Kirol Patronatuak, «Legazpira Zumarragako jende asko joaten zelako».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.