Diabetesaren arazoa ez da zure medikuarena, zurea baizik: zu zara aktore nagusia». Horixe da Urgadiel Urola Garaiko Diabetikoen Elkarteak asteburuan gauzatuko duen kontzientziazio kanpainaren leloa. Izan ere, gaur gaurkoz, diabetesak ez du sendabiderik, baina bakoitzak bere burua zainduz gero, posible da gaixotasuna mendean izatea. Horretarako, ordea, gaixo bakoitzak bere burua zaintzeko ardura hartu behar duela uste du Urgadielek.
Diabetesaren nazioarteko eguna bihar den arren, Urgadielek etzirako antolatu du aurtengo informazio eta kontzientziazio kanpaina. Zazpi mahai jarriko dituzte Urretxun, Legazpin eta Zumarragan, 11:00etatik 13:00etara. Gluzemia probak egingo dituzte, eta, batez ere, informazioa banatu.
Angel Rico elkarteko presidentearen ustez, oso garrantzitsua da informatuta egotea, ondoren bakoitza bere gaixotasunaren jabe egiteko. «Gero eta informazio gehiago eduki, orduan eta tresna gehiago izango ditu diabetikoak bere gaixotasuna mendean izateko». Horrek, ordea, nork bere burua zaintzea eskatzen du: modu egokian jan, ariketa egin… Eta Ricoren esanetan, jendea ez dago nahikoa kontzientziatuta. «Gero eta gehiagok medikuaren esku uzten dute gaixotasuna; hark agindutako medikazioa hartu, eta kitto».
Gero eta bazkide gutxiago
Ricok, elkarteko presidentea den arren, ez du diabetesik. Miren Lopetegi idazkariak, ordea, bai, eta ongi baino hobeto daki nork bere burua zaintzeak duen garrantzia zenbaterainokoa den. Lopetegik azaldu duenez, diabetikoek itsuak geratzeko, bihotzekoak izateko… aukera handiagoak dituzte, eta aukera horiek areagotu egiten dira zaindu ezean.
Urgadiel Elkartea duela hogei urte baino gehiago sortu zen, eta bere jarduna ez da diabetesaren nazioarteko egunera mugatzen. Gaixoek beharrezko informazioa jaso dezaten, hainbat hitzaldi antolatzen dituzte urtean zehar, batez ere elikaduraren ingurukoak. Bestalde, Zelai Ariztin duten egoitza publikoari irekita izaten dute astean bitan, nahi duen guztiari informazioa emateko zein gluzemia probak egiteko.
Ricoren eta Lopetegiren ustez, garrantzi handia du elkarteak. Gero eta gutxiago dira, ordea: sorreran 110 bazkide ziren, orain 54. Ricoren esanetan, lan boluntarioa ez da balorean jartzen, eta erakundeek egin zain geratzen da jendea: «Baina diabetesa ez dauka lehendakariak, guk baizik, eta gure esku dago».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.