Leticia Gasparrek pintura erakusketa irekiko du
Leticia Gaspar margolariak Heterozeroak erakusketa irekiko du gaur arratsaldean Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Inaugurazio ekitaldia 19:00etan izango da. Erakusketa honetan hirietako txokoak eta hirietako bizimodua ikus daitezke. Lanak hilaren 29a bitartean egongo dira Urretxun. Juan de Lizarazu aretoa asteartetik igandera irekitzen dute, 17:30etik 20:30era.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide