San Martin eguneko zozketan saritutako zenbakiak
Urretxuarrek San Martin eguna ospatu zuten asteazkenean. 80 kilo buzkantza jan zuten eta zozketa baterako txartelak erosi zituzten. Lortutako 914 euroak sahararren alde lan egiten duen Hare Haizea elkarteari emango dizkiote. Bi urdaiazpiko zozketatu zituzten. Saritutako zenbakiak 1.396 eta 2.105 dira. Sarituak kultur etxera joan behar dira saria jasotzera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide