Salgai daude Luzio Gabiriaren omenezko bertso jaialdirako sarrerak
Abenduaren 12an izango da, 22:15ean, Zelai Arizti aretoan. Agin Laburu, Nerea Elustondo, Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi ariko dira bertsotan. Sarrerak Zelai Ariztiko lehiatilan eros daitezke, edo bestela Kutxabanken. Hamar euro balio ditu sarrera arruntak, eta zazpi euro gazte txartela erakutsiz gero.
Zumarraga Urretxuko bertso eskolak antolatu du Luzio Gabiriaren omenezko XXVIII. Bertso jaialdia, Zumarragako Udalaren laguntzarekin.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide