Gazteentzako 20. sukaldaritza lehiaketa egingo dute bihar Urretxun
Bihar, 18:00etan, gazteentzako sukaldaritza lehiaketa egingo dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Ekitaldi hau Urretxu eta Zumarragako udalek antolatu dute.
Lehiaketa honetan DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek parte hartuko dute, lauko taldetan. 20 taldek eman dute izena: Joxe Mari Iparragirre institutuko seik, La Salle-Legazpi ikastetxeko seik, Urretxu-Zumarraga ikastolako seik, kale heziketako programako batek eta Ibaiondo adin txikikoen zentroko beste batek.
Guztiek barazki eta patata tortila prestatuko dute. Ordu eta erdi edukiko dute tortila egiteko. Irabazleek 250 euroko saria jasoko dute eta bigarren saria 150 eurokoa izango da. Gainera, parte hartzaile guztien artean Gazte Bideaneko kamisetak zozketatuko dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide