Pariseko zirkua, Urretxun
Pariseko zirkua igandea bitartean Urretxun egongo da. Karpa Irimo enpresaren pabilioien artean dagoen bidearen amaieran muntatu dute. Ostiraleko saioa 18:00etan izango da, larunbatekoak 16:00etan eta 18:00etan eta igandekoa 17:00etan. Sarrerak 10 euro balio du.
Lehen saioa gaur eskaini dute. Zirkukoek euskara erabiltzen saiatzen direla adierazi zioten Goierriko Hitzari eta ez zuten gezurrik esan. Publizitatea euskaraz eta gazteleraz egin dute eta euskaraz dakien esatari bat ere lortu dute, herrian bertan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide