Mintzodromoa, larunbatean Urretxun
Larunbatean, 12:00etatik 13:00etara, euskararen mintzodromoa egingo dute Urretxuko udaletxeko atarian. Urretxu eta Zumarragako udalek antolatu dute, euskaltegiaren laguntzarekin. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak solasean jarriko dituzte. Partaideak launaka elkartuko dira eta interes orokorreko gaiez hitz egingo dute. Ordu laurdenero, solaskidez aldatuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide