Xabier Erostarbek (Urretxu, 1994) profesional mailan debuta egingo du ostiral honetan, Ederrena pilotalekuan. Altuna III.arekin, Irribarria eta Barriolaren aurka jokatuko du.
Zorionak, Xabier. Profesional mailan jokatzea amets bat betetzea da, ala?
Hala da. Txikitatik jokatzen dut pilotan eta pilotan jokatzen dugun guztion ametsa profesional mailan jokatzea da.
Espero al zenuen debuta aurten bertan egitea?
Itxaropen hori banuen, baina, egia esan, hilabete batzuk beranduago debutatzea espero nuen. Aukera orain iritsi da eta oso pozik nago.
Altuna IIIrekin Irribarria eta Barriolaren aurka jokatuko duzu.
Hasteko, partida gogorra jarri didate. Barriola pilotari handia da. 37 urte ditu, baina oraindik goi mailan dago. Irabazi nahi badugu, lan asko egin beharko dugu. Barriola gustuko atzelaria dut: banaka, binaka, lau t’erdian… beti goi mailan egon da.
Altuna III.a eta Irribarria, berriz, lagun zaharrak dituzu.
Askotan jokatu dut beraiekin binaka. Oso harreman ona dut biekin.
Lehen partidan beste urretxuar batek jokatuko du, Aritz Lasak. Ez al dizu pena pixka bat ematen berarekin ez debutatzeak?
Debuta berarekin egingo nuela uste nuen, partida Urretxun baita. Dena den, partida polita jarri didate eta ezin naiz kexatu.
Izango dituzu berarekin jokatzeko aukera gehiago.
Hori espero dut. Aurki Santa Lutzi eguna da eta ea egun horretan elkarrekin jartzen gaituzten.
Aritz Lasarekin hitz egin al duzu?
Elkarrekin joaten gara entrenatzera, askotan. Lasai ibiltzeko eta ez kezkatzeko esan dit. Oraingoz lasai nago. Debutaren egunean urduri samar egongo naizela suposatzen dut, baina hala ere gozatzea eta ahalik eta hobekien jokatzea espero dut. Altuna IIIrekin ere hitz egin dut. Askotan jokatu dut berarekin binaka eta beti gustura aritu gara. Ea debutaren egunean ere partida txukuna egiten dugun.
Zein aholku eman dizkizute Aspe enpresako teknikariek?
Lasai hasteko esan didate. Egunero entrenatuz, pixkanaka gora egingo dudala ere aipatu didate. Garrantzitsuena etengabe gora egitea da, ez estankatzea. Bi urteko kontratua sinatu dut. Lehen helburua maila berrira egokitzea da. Gero, ikusiko dugu noraino heltzeko gai naizen. Egiten dudanarekin gustura gelditzea espero dut behintzat, nire maila ematea.
Lehen partida hobeto ezagutzen duzun pilotalekuan jokatuko duzu, Ederrenan.
Debutak normalean etxean izaten dira. Norberaren herrian jokatzea beti da berezia. Lagunek partida ikustera etorriko direla esan didate.
Nola gogoratzen dituzu Ederrenan emandako lehen pilotakadak?
Umetatik jolastu dut hemen. sei bat urterekin hasi nintzen pilota eskolan eta ordutik ez naiz frontoitik atera. Ederrenan oso gustura egon naiz beti.
Gogorra izan al da profesional mailara iritsi bitarteko ibilbidea?
Pilota oso gustuko dut, baina pilota munduan ere une onak eta txarrak bizitzea tokatzen da. Batzuetan gauzak ez dira ondo ateratzen.
Nolako pilotaria zara?
Bi esku on ditut, baina airez sartzea eta azpitik datozen pilotak jotzeko gerria sartzea kosta egiten zait oraindik. Dena den, pixkanaka hobetzen ari naiz. Denborarekin, huts gutxiago egitea eta pilota gehiago baztertzea espero dut.
Banakakoan, zer moduz moldatzen zara?
Beno… Gazte mailan txapelketa batzuk irabazi nituen. Urretxukoa, adibidez. Afizionatu mailan txapelketa txukunak egin ditut, baina ez dut txapelik irabaztea lortu. Profesional mailan ez dut uste gauza handirik lortuko dudanik…
Promozio txapelketan parte hartu behar al duzu?
Binakako Promozio txapelketan parte hartzea espero dut. Buruz buru jokatzea ere gustatzen zait, baina egungo jokoa aurrelarientzat hobea da.
Ba al dago miresten duzun pilotari bat?
Umetan Ruben Beloki gustatzen zitzaidan. Gaur egungoen artean, berriz, Zabaleta gustatzen zait gehienbat.
Zabaleta ere Aspe enpresakoa da. Beharbada aurki bere aurka jokatzea tokatuko zaizu.
Zabaletak beste maila bat du oraingoz. Ikusiko dugu.
Zein da zure mezua Urretxuko pilota eskolako mutikoentzat?
Gustura etortzen badira, segi dezatela eta goza dezatela.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.