Biolentzia matxistarik gabe bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, elkarretaratzea egin dute Areizaga Kalebarren plazan. Bi udaletako ordezkariak, herriko eragileak eta hainbat herritar bildu dira, eta Biolentzia matxistarik gabeko bizitza askeak bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute.
Amaieran, azaroaren 25eko adierazpen instituzionala irakurri dute. Urretxuko, Zumarragako, Legazpiko eta Ezkio-Itsasoko udalek onartutako adierazpen bateratua da, indarkeria matxista “irmoki” gaitzesten duena, eta udal gobernuek politika aktiboak garatuko dituzten konpromisoa berresten duena.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide