Legazpi dorretxea eta Zumarragako parrokia ezagutzeko bisita gidatuak
Larunbatean, hilak 28, Ezkutuko altxorrak programaren baitako bisita gidatuak egingo dituzte Zumarragan. Legazpi dorretxea eta Andre Mari Jasokundearen parrokia hobeto ezagutzeko aukera izango da. Bi eraikinen historia, arkitektura eta beste hainbat bitxikeria azalduko dituzte. Eguerdiko hamabietan izango da bisita. Informazio gehiagorako, deitu 943 72 20 42 telefonora (Urola Garaia Turismoa).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide