Peio Galvezi elkartasuna adierazteko ekitaldia egingo dute larunbatean
Datorren abenduaren 3an hasiko da Segurako operazioan auziperatutakoen aurkako epaiketa, Madrilen. Peio Galvez zumarragatarra da epaituetako bat, eta larunbatean babesa erakutsiko diote Areizaga Kalebarren plazan. Zumarraga-Urretxuko Libre taldeak antolatuta, pintxoak, musika, parodia, epaituen hitzak eta elkartasun argazkia izango dira, 12:00etatik aurrera.
Abenduaren 3an, berriz, epaiketaren egunean, elkarretaratzeak deitu dituzte 12:00etan eta 19:00etan, Areizaga Kalebarrenen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide