Etxeko ur kontsumoa murrizteko gailu sortak zozkatuko dituzte ostalariek
Iazko abenduan Etxeko ura kanpaina martxan jarri zuen Uggasa garapen agentziak, Urretxu, Zumaraga, Legazpi eta Ezkio-Itsasoko ostalariek iturriko ura eskain zezaten. Aurten kanpainarekin jarraituko dute, eta iturriko ura eskaintzen duten 24 ostalariek etxeko ur kontsumoa murrizteko gailu sortak zozketatuko dituzte.
Zozketan parte hartzeko, kanpainan parte hartzen ari diren tabernetan dauden fitxak bete beharko dira. Zortzi galdera dituzte fitxa horiek, uraren kontsumoari buruzkoak.
Urretxu Zumarragako hamabost tabernak parte hartzen dute kanpainan: Hokaba, Apain, Navarro, Zuhaizti, Goiko Kale, Jai Alai, Etxaburu, Txapon, Kabia, Bidezar, Korta, Alameda, Saski, Kortaberri eta Arantzazu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide