Euskaldun Berria izena jarriko diote Zumarragako txokoren bati
Osoko bilkura izan zuten atzo Zumarragako udaletxean, eta beste hainbat punturen artean, Euskaren Eguneko adierazpen instituzionala irakurri zuten. Adierazpen horren arabera, udalak euskaldun berrien ahalegina eta meritua aitortuko du, jendaurrean. Horretarako, Euskaldun Berria izena jarriko diote herriko kale, plaza edo bestelako lekuren bati.
Oraindik ez dute erabaki zeri jarriko dioten izen hori. Euskara batzordeak hurrengo bileretan landuko du gaia. Mikel Serrano alkateak, dena den, bere proposamena egin zuen atzoko bilkuran: Antioko interpretazio zentroko portxea. “Egokia iruditzen zait, bertan jende asko ibiltzen delako”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide