Ostadar Mendi Taldeak Haurren Argazki Rallya antolatu du seigarren urtez. 43 haurrek parte hartu dute, eta azaroaren 1ean Anjel Etxeberriaren omenez egindako mendi ibilaldian ateratako argazkiak aurkeztu dituzte. Atzo egin zuten sari banaketa, mendi astearen baitan:
- Argazki bilduma onena: Varinia Gonzalez Ruiz
- 2. bilduma onena: Erlantz Aranburu Aranburu
- 3. bilduma onena: Aimar Lazaro del Hoyo
- Gai libreko argazki onena: Imanol Inza Iturbe
- Mendizaleak martxan gaiko argazki onena: Iune Perez Alvaro
- Udazkeneko koloreak gaiko argazki onena: Oinatz Urbegain
- Zazpi puntak gaiko argazki onena: Iñaki Urteaga
Sari banaketaren ondoren, bertaratutako haur guztien artean opariak zozketatu zituzten. Ostadarrek
eskerrak eman nahi dizkie bi herrietako udalei, Carlos Mediavilla eta Legazpiko Ikatza Argazkilari Elkarteko kideei epaile lanak egiteagatik, eta Jesus Mari Garraldari ekitaldia aurkezteagatik.
Gaur arratsaldean, Mountain Dreams argazki emanaldia
Ostadar Mendi Taldearen ustez, mendiko argazkilaritza beste era bat da mendiaz gozatzeko, hobeto ezagutzeko eta maitatzeko. Horregatik, aurtengo Mendi Astean garrantzia berezia du argazkilaritzak. Gaur arratsaldean, esaterako, Javier Camacho argazkilari nafarra izango da Zelai Arizti aretoan,
Mountain Dreams argazki emanaldia eskaintzen. 20:00etan hasiko da.