Parte-hartzaileak, gaur, Urretxun egin den mintzodromoan.
Bosgarren urtez egin dute gaur eguerdian Urretxu-Zumarragan mintzodromoa. 2011n antolatu zuten aurrenekoz ekimen hori Urretxu eta Zumarragako udalek, eta Euskararen Egunaren bueltan egin ohi da. Urtez urte herria txandakatu ohi dute, eta aurten Urretxuko udaletxepeko lokalean elkartu dira 4otik gora lagun. Hiru gairen inguruan aritu dira ordubetez berriketan parte-hartzaileak: Euskararen transmisioa; Neguko feriak; eta Beldurrak eta fobiak.
Giro onean igaro dute hizketaldia, eta parte-hartzaileak mahaika txandan aritu dira ordu laurdenez. Bukaeran taldeko argazkia atera dute udaletxearen atarian,
Euskeraz, pozik gainera! aldarrikapena oihukatuz. Urretxu-Zumarragak 2013an euskararen kale erabilera neurtzeko egin zuen ikerketak dioenez, %23,4koa da euskararen kale erabilera bi herrietan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide