Siri Ocra y el mundo de lo absurdo izena du liburuak, eta Carolina Olivares idazleak idatzi du. Santanderrekoa da Olivares, eta irabazien zati bat Markel Lopez urretxuarraren familiari emango dio. Lopezek azaleko gaixotasun arraro batu du, tximeleta azala izenez ezaguna, eta tratamenduetarako gastuei aurre egiteko erabiliko dute dirua.
Zelai Arizti kultur etxean aurkeztuko du bihar liburua Olivaresek, 18:00etan. Urtarrilean argitaratu zuen, eta dagoeneko kalean dago hirugarren edizioa.
Mundo de fantasía triologiako lehen liburua da bihar Zumarragan aurkeztuko duena. Triologiako bigarren liburua ere prest du dagoeneko, eta hilabete pare bat barru argitaratuko du.
Siri Ocra y el mundo de lo absurdo liburua
Internetez eros daiteke, hamar euroan, Facebooken bidez.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide