Ospitaleko aparkalekuak egiteko Iturbene baserria botatzen ari dira
Zumarragako Udalak iaz jakinarazi zuen ospitalearen inguruan aparkaleku berriak egiteko asmoa zutela, eta dagoeneko hasi dira lanekin. Egunotan Iturbene baserria botatzen ari dira, eremu horretan egingo baitute aparkaleku berria, kanpo kontsulten eraikin berriaren alboan. Aparkaleku horrek 250 plaza izango ditu, eta lanek 750.000 euroko aurrekontua dute.
Aparkaleku berria egiteaz gain, ospitalerako sarreraren eskuinaldean dagoen aparkalekua txukunduko dute. Asfaltoa botako dute, marrak margotu, eta argiak jarri. Eremu horretan 100 kotxe uzteko lekua geratuko da. Lan hauek ere aurrekontuaren barruan sartzen dira.
Lanak lau edo bost hilabetean amaitzea espero du Mikel Serrano alkateak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide