Peio Galvezi babesa erakusteko elkarretaratzea egin dute
Gaur hasiko da 04/08 sumarioko epaiketa, Madrilen. Zumarragako Peio Galvez da auziperatuetako bat, eta hari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egin dute eguerdian Areizaga Kalebarren plazan. 19:00etarako beste elkarretaratze bat deitu dute, leku berean. Epaiketa politiko gehiago ez egiteko eskatuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide