Renfek tren bereziak jarriko ditu Santa Lutzi egunerako
Igandean tren zerbitzua handituko du Renfek, Santa Lutzi azokara joateko. 08:00etatik 12:30era, Donostia aldetik datozen trenetan bikoiztu egingo du eserleku kopurua. Arratsaldean, berriz, Zumarragatik Donostiarako norabidean bost tren berezi jarrikodituzte, itzulera egiteko: 13:16, 14:16, 15:06, 16:06 eta 17:27. Urretxu Zumarragako udalek garraio publikoa erabiltzeko deia egin dute, zirkulazio arazoak sahiesteko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide