Bizitek azoka teknologikoa egingo du Uglek abenduaren 18an Urretxun
Teknologia aukera ezberdinak bilduko dituen azoka da Bizitek. Ugle eskolak antolatu du, eta hilaren 18an izango da, Urretxuko Gernikako Arbola plazan, 17:00etatik aurrera. “Azokaren bitartez, teknologia modu erakargarri eta desberdinean gizarteari gerturatzea bilatzen dugu”, azaldu du Xabier Arratibelek.
Hainbat tailer antolatu dituzte azokaren barruan, Egin zuk zeuk! Eginez ikasiz eta talde lanean lemapean. Lau zutabe izango dituzte tailer horiek: 3D inprimagailua, robotika kreatiboa, energia berriztagarriak eta dronak. Azokan parte hartzea doakoa da; gainera, parte hartzaileei 3D inprimagailuan egindako oroigarria emango diete.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide