Urtea amaitzen ari da, eta herriko musika taldeek urte osoan zehar egindako lanaren fruitua taularatu nahi dute. Herritarren gozamenaren zerbitzura jarriko dituzte beren instrumentuak, ahotsa eta artea asteburu honetan. Antxiñako Ama Txistulari Taldeak larunbatean egingo du kontzertua, Beloki pilotalekuan, 19:30ean. Igandean, berriz, bi emanaldi izango dira: Zumarragako Musika Bandarena eta Goiargi abesbatzarena. Musikaz beteriko asteburua dugu aurrean, hortaz.
Aurtengo txistu kontzertuaren leloa Txistukoloreak izango da. «Koloretako ametsen mundura jauzi egiteko musika baliogarria dela adierazi nahi dugu. Kontzertuan izango dugun istorioa zuritik dago sortua, ezerezetik. Hala ere, koloretako munduaz disfrutatzera eramango gaituzten obra zerrenda osatu dugu», azaldu du Mariaje Arratibelek, Antxiñako Ama Txistulari Taldeko kideak.
Talde askoren partaidetza
Hilabeteak daramatzate larunbateko emanaldia prestatzen. Izan ere, txistu kontzertuak ezaugarri bat badu, herriko talde ezberdinen arteko elkarlana da. Txistulariez gain, emanaldian parte hartuko dute Sekundino Esnaola Musika Eskolako ikasleek, Irrintzi eta Lurra dantza taldeek, Goiargi eta Kimetz abesbatzek, Gorobel metal boskoteak eta beste hainbat bakarkako musikarik. Abeslariak ere izango dira: Iñigo Peñagarikano, Mikel Alustiza, Aitor Garitano, Maddi Martin, Garazi Martin eta Garikoitz Lizarraga.
Arratibelek balio handia ematen dio talde ezberdinen arteko elkarlan horri: «Munduak herri asko baldin baditu, gure herriak ere koloretako mundu asko dituela ohartu gara. Horren lekuko bikaina guretzat kultur taldeen artean sortzen diren loturak dira». Segurtasuna dela eta, pilotalekuko aforoa betetzen denean ezin izango da inor gehiago sartu; hori dela eta, garaiz hurbiltzeko deia egin dute antolatzaileek.
Banda, Mila Osinalderekin
Zumarragako Musika Bandaren kontzertua «desberdina eta ezohikoa» izango dela adierazi dute antolatzaileek. Batetik, lekuagatik, Jasokundeko Andre Mariaren parrokian joko baitute, 13:15ean. Eta, bestetik, Mila Osinalde organo jotzaile zumarragarrak eurekin joko duelako. Bandaren ohiko instrumentuei, hortaz, organoaren doinua gehituko zaie lehenengo aldiz.
Luis Orduña zuzendariaren hitzetan, «hitzik gabeko kontzertu bat izango da, baina gauza asko kontatzen dituena». Besteak beste, Ignacio Busca Sagastizabal herritarraren pare bat pieza joko dituzte, organoaren laguntzarekin.
Musikarekin jarraituz, eta Gabon giroan murgiltzen hasiak garela kontuan hartuta, igande arratsaldean Gabon kanten kontzertua eskainiko du Goiargi abesbatzak. Zumarragako Mertzedariatar Lekaimeen elizan izango da, 19:00etan.
Musika eskolako ikasleak
Asteburukoak bezalako kontzertuak ez lirateke posible izango musikarien harrobirik gabe. Secundino Esnaola Musika Eskolak osatzen du harrobi hori, eta eurek ere hainbat emanaldi eskainiko dituzte urte amaierarekin bat eginez. Atzo kantu emanaldia egin zuten Zelai Ariztin. Datorren astelehenean beste kantu emanaldi bat egingo dute Legazpi dorretxean, 19:30ean. Eta asteartean, hilak 22, Gabonetako kontzertua eskainiko dute Zelai Arizti aretoan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.