Urtea amaitzearekin bat, urretxuarren denda kuttunetako bat itxiko dute: Azkarate mertzeria. Kontxi eta Ana Mari Azkarate ahizpek ia mende erdi daramatzate elkarrekin lanean. Urte hauetan guztietan milaka jertse egin dituzte eta herritar askori eskulanak egiten irakatsi diete.
Azkarate ahizpen aita Bergarakoa zen eta Urretxura etorri zen iturgin bezala lan egitera. Ama Segurakoa da eta Ugalde familiaren etxean lan egitera etorri zen. Urretxun ezagutu zuten elkar.
Ama eskulanak egiten oso abila da eta aitaren arreba batek jertse denda bat zuen Bergaran. Alabek jertseak egiten ikastea eta denda bat irekitzea ideia ona zela pentsatu zuten eta hala egin zuten.
Lehen denda Labeaga 7an ireki zuten, 1967ko San Joan bezperan, etxe azpian zuten lokal batean. Handik urte batzuetara egungo denda ireki zuten, raskazielos-ean.
Gauzak asko aldatu dira azken mende erdi honetan. «Hasieran jertse asko egiten genituen. Bi makina genituen: bata artile finarekin lan egiteko eta bestea, lodiarekin. Handik urte batzuetara, norbere jertseak egitea modan jarri zen. Jertseak egiten jarraitzen dugu, baina garai batean baino askoz ere gutxiago egiten dira», aipatu dute Azkarate ahizpek.
Moda ere asko aldatu da. «Garai batean artile fina erabiltzen zen eta egun lodia. Lehen orratz lodiena seikoa zen eta egun 20koa da. Gauza asko egiten dira eskuz: bufandak, buffak… Gazteak puntua egiten hasi dira, baina ez da lehen bezainbeste egiten».
Jertseak egiteaz eta artilea saltzeaz gain, Azkarate ahizpek mertzeriako gaiak, oihalak eta eskulanak egiteko materiala saltzen dituzte. Gainera, bezeroei puntu eta kakorratz-lanak egiten irakasten diete.
Oso gustura lan egiten dute, baina erretiroa hartzeko garaia heldu da. «Bezeroekin primerako harremana dugu. Lan hau oso polita da, elkarri irakasten baitiogu. Saltzailearen eta bezeroaren arteko hartu-emana oso polita da», azaldu dute Kontxi eta Ana Mari Azkaratek.
Bezeroak, penatuta
Bezeroek pena handia hartu dute Azkarate ahizpek denda itxi behar dutela jakin dutenean. «Guri ere pena ematen digu. Ea zer egiten dugun urtarriletik aurrera… Lan hau oso lotua da eta denbora libre gehiago nahi dugu, baina eguna oso luzea da eta bete egin behar da».
Azkarate ahizpek 48 urte eman dituzte elkarrekin lanean. Denda itxiko dute, baina ez dira bananduko. «Oso ondo moldatu gara beti. Sekula ez gara haserretu. Denda ixten dugunean, elkarrekin planak egiten jarraituko dugu».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.