Istripu larria Aparizio auzoko bidegurutzean
Gaur arratsaldean, 18:30ak aldera, auto batek gizonezko bat eta emakumezko bat harrapatu ditu Bergarako bidegurutzean (Irimo enpresa eta Aparizio auzoaren artean dagoena). Ondoren, beste auto batek trafikoa zuzentzen ari zen Urretxuko udaltzain bat harrapatu du. Udaltzainak zauri arinak ditu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide