Laugarren urtez Made in Urola azoka egingo dute etzi, Zumarragako Euskadi plazan. Kontsumo lokala eta jasangarria bultzatzea da azokaren helburua, eta inguruko artisauek, artistek eta idazleek parte hartzen dute —Urretxu-Zumarragakoak, Legazpikoak, Ezkio-Itsasokoak eta Gabiriakoak –. 45 salmenta postu jarriko dituzte, eta 10:00etatik 15:00etara egongo da irekita.
Aurten, gainera, bi berritasun izango ditu azokak. Batetik, zuzeneko musika emanaldiak izango dira. Herriko hiru musika taldek joko dute: Gatazka, Alter Ego eta Isuo Sasiia. Musika eskolako txistulariek ere parte hartuko dute. Bestalde, Ametsa harategikoek txorizo egosi pintxoak salduko dituzte.
Haurrentzako tailerrak
Pare bat tailer ere izango dira, haurrentzat. Harea Haizea elkarteak haurrentzako makilaje tailerra egingo du, eta Irina Tartarovak postreak egiten irakatsiko die. Denetariko postuak jarriko dituzte: egurra, keramika, ilustrazioa, altzariak, bitxiak, arropa, kosmetika, gozoak… Zumarragako Aixa Vizuete idazlea ere bertan izango da, bere liburuak saltzen eta sinatzen. «Baldintza bakarra da norberak egindako gauzak izatea, eta ez erositakoak», azaldu du Maider Uli artisauak. Gabonetarako opariak erosteko aukera ona izango da.
Urtarrilaren 3an Legazpin egingo dute Made in Urola azoka, bigarren urtez.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.