Ireki dute izotz pista Zumarragan
Itxura xelebrea zuen atzo Zumarragako La Salle ikastetxeko pilotalekuak: gaztetxoak manga motzekin, eta izotz gainean patinatzen. Ez zehazki izotz gainean, zoru sintetikoa baitu udalak jarri duen patinaje pistak. Larunbatean ireki zuten, eta urtarrilaren 8ra arte egongo da. Ordu erdiko txandak egiten dituzte. Sarrerak euro bat balio du hamalau urtetik beherakoentzat; helduentzat, bi euro.
Gaur itxita dago izotz pista, eta ostiralean ere itxita egongo da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide