Jon Alustiza Urola Kirol Elkarteko presidenteak baieztatu duenez, bart gauean lapurrak sartu dira Argixaoko kantinara, eta Gabonetako saskia eta 70 euro lapurtu dituzte. Antza denez, palanka batekin apurtu dute ateko sarraila. Sarrerako argia ere apurtu egin dute.
Urola Kirol Elkartetik dei egin diete herritarrei, zerbait ikusi badute jakinarazteko.
Saskia zegoen tokia, hutsik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide