Abenduaren 31ko arratsaldean Urretxu eta Zumarragako lehen San Silbestre lasterketa egin zuten. 390 lagunek parte hartu zuten. Gizonezkoen artean, Gaizka Romero legazpiarra nagusitu zen. Bigarrena Jon Otermin izan zen eta hirugarrena Asier Aranburu. Lehen emakumezkoa Ana Azkona izan zen, bigarrena Amaia Azkona eta hirugarrena Maria Isabel Nuñez. Hirurak herrikoak dira. Bikoteka ere korrika egin zuten. Lehen postuan Ainara Gonzalez eta Oier Diaz de Espada sailkatu ziren, bigarrenean Ainhoa Lasa eta Javi Cuñado eta hirugarrenean Karen Ortiz de Guinea eta Javier Delgado. Azken hauek donostiarrak dira. Lasterketa hasi aurretik, 2015ean hildako bi korrikalari omendu zituzten: Roberto Larraza eta Jose Manuel Benitez.
Lasterketan Carlos Mediavillak hartutako irudiekin
argazki galeria osatu dugu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide