Atzo Gabon Kopa pilota txapelketako finalak jokatu ziren Ederrena pilotalekuan. Zortzi partida jokatu zituzten. Aurrebenjamin B txapelketako finalean Plazaola eta Zaldua (Goierri) nagusitu ziren, benjamin B-n Jauregi eta Aizpurua (Legazpi), kimuak B-n Aldasoro eta Garcia (Idiazabal), aurrebenjamin A-n Etxaniz eta Garcia (Goierri), benjamin A-n Perez eta Alzelai (Legazpi), kimuak A-n Armaolea eta Ibarluzea (Goierri), haur mailan Perez eta Garcia (Goierri) eta senior mailan Matxinandiarena (Zegama). Aurtengo edizioan Urretxu, Zumarraga, Legazpi, Idiazabal eta Azkoitiko 120 pilotarik parte hartu dute.
Horra hor Gabon Kopako finaletako
argazkiak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide