Euskaldunei abestea gustatu zaie beti, baina gazteen artean zaletasun honek ez du garai bateko indarrik. Hala, abesbatza askoren etorkizuna kolokan da. Urretxu eta Zumarragan ere hori ari da gertatzen. Zorionez, musika eskolak, Gainzuri ikastetxeak eta Urretxu-Zumarraga ikastolak indarrak batu dituzte gazteen artean kantu zaletasuna bultzatzeko. Haurrek beraien ikastetxean ematen dituzte lehen pausoak eta ondoren musika eskolan. Astelehenean egitasmo honetan parte hartzen ari direnek Urretxuko Tourseko San Martin elizan abestu zuten.
Astelehenekoa tailer-kontzertu bat izan zen: Urretxu eta Zumarragako haurrek Zaria koru eskolako Zariatxo abesbatzako kideekin abestu zuten. Izan ere, beti da aberasgarria esperientziak trukatzea eta norbera baino aurreratuago dagoen batengandik ikastea. Emanaldiaren lehen zatian Zariatxokoek zazpi kanta abestu zituzten eta bigarren zatian haur guztiek elkarrekin beste hiru kanta abestu zituzten. Kontzertua entzuleen gustukoa izan zen eta Zariatxokoen maila, eta Urretxu eta Zumarragako haurrek egindako aurrerapausoa txalotu zituzten.
Egitasmo honen bultzatzaileetako bat Xabier Barriola da. Barriolak urte asko daramatza musika munduan: Legazpiko musika eskolaren sortzaileetako bat izan zen, Urretxu eta Zumarragako Goiargi abesbatza zuzendu zuen eta hainbat abesbatzatan abestu du, besteak beste.
Bere ustez, abestea oso aberasgarria da eta gainera Goiargi abesbatzaren etorkizuna kolokan da. «Ez badugu ezer egiten, aurki Urretxu eta Zumarragan ez da mugimendu koralik egongo eta hori oso tristea da. Izan ere, ahotsa existitzen den instrumentu perfektuena da. Osoena. Sentimendu gehien azalarazten dituena. Baina horri ez diogu inongo baliorik ematen».
Hori ikusita, Gainzurikoek, ikastolakoek eta musika eskolakoek indarrak batzea erabaki zuten. «Gainzuritik eta ikastolatik bidaltzen ditugun haurrekin, hemendik urte batzuetara haurren abesbatza sortzea espero dugu. Astelehenean entzun genuen taldearen laurdena izatea lortuko bagenu, ez litzateke gutxi izango».
Gainzurikoak 35 bat haurrekin lan egiten ari dira, ikastolakoak 30ekin eta musika eskolakoak 13rekin. «Pixkanaka, taldea handitzen joatea espero dugu». Haurrei gonbita Barriolak Urretxu eta Zumarragako gurasoei eta seme-alabei gonbita luzatu die. «Ahalik eta erraztasun gehien eman nahi dugu eta egitasmo honetan parte hartzeko ez da derrigorrezkoa solfeoa jakitea». ZU abesbatzaren hurrengo emanaldia udaberrian izango da. Kontzertu horretan, Urretxu eta Zumarragako haurrek bakarrik abestuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.