Urretxuko Udalaren aholkuak, haizetea dela eta
Asteburu honetan haizeak gogor joko du. Larunbatean, 12:00etatik 24:00etara, abisu horia egongo da haizeguneetan. Igandean, haizeguneetan, 21:00ak arte abisu horia egongo da eta 21:00etatik gauerdira alerta laranja. Haizeguneak ez diren tokietan, 18:00etatik 21:00etara abisu horia egongo da eta 21:00etatik gauerdira alerta laranja.
Hori dela eta, Urretxuko Udalak Euskal Jaurlaritzaren gomendioen berri eman du. Etxean, ateak itxi eta leihoak eta olanak finkatu behar dira. Baita lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak leihoetatik eta balkoietatik kendu.
Behar-beharrezkoa ez bada, ez da mendira joan behar eta autoa hartu behar. Eta kalean, erlaitzetatik, hormetatik, zuhaitzetatik, obretatik eta publizitate-hesietatik urrundu behar da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide