Adoracion Quincones omendu du Zumarragako Udalak, 100 urte bete dituelako
Pasa den urtarrilaren 6ean bete zituen 100 urte Adoración Quincones Barcena zumarragarrak. Hori dela eta, gaur goizean udalak omenaldi xume bat egin dio bere etxean. Mikel Serrano alkateak Antioko argazki pertsonalizatu bat oparitu dio. Arantxa Gonzalez zinegotziak, berriz, lore sorta eman dio.
Mari Cruz alaba eta Aitor biloba ekitaldian izan dira. Quinconesen familian bost generazio daude.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide