Urretxu-Zumarragako pilotazale guztiei pilotan jokatzeko aukera ematea da Beloki Pilota Kirol Elkartearen helburua: haurrei, federatu gabeei, 50 urtetik gorakoei… Helburu horren harira, III. Pilota Txapelketa Herrikoia antolatu dute. Urretxuko eta Zumarragako 24 bikotek eman dute izena, eta larunbatean jokatu zituzten lehenengo zazpi partidak.
Martxoaren 23an izango da finala, bi hilabete barru. Bitartean, larunbatero jokatuko dituzte kanporaketak, Beloki pilotalekuan, 09:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da. Izan ere, pilotan jokatzen dutenei bakarrik ez, pilota ikustea gustuko dutenei ere eman nahi diete gozatzeko aukera. «Oso giro polita egoten da partidetan», adierazi du Iñigo Viana antolatzaileak.
Lehenengo faserako hiru talde osatu dituzte: pilotan ibilitakoak, ibili gabeak eta 50 urtetik gorakoak. Lehenengo partidetan maila berekoen aurka jokatuko dute. «Jokalariak eroso sentitzea nahi dugu, beren maila antzekoa duten lehiakideekin». Aurrera egiten duten heinean, ordea, beste maila batzuetako lehiakideak ere izango dituzte. Martxoaren 5ean jokatuko dituzte azken partidak, finalaren aurretik.
Hamasei urtetik 57 urte bitarteko pilotazaleek eman dute izena txapelketarako. Adinean bada aniztasuna, hortaz, baita bikoteen barruan ere. «Bikote batzuetan kide batek 50 urtetik gora ditu eta besteak hogei baino ez; kasu horietan 50 urtetik gorako taldean sartu ditugu», azaldu du Vianak.
Pilotari guztiak mutilak
Sexuari dagokionean, bestalde, ez da aniztasunik: jokalari guztiak mutilak dira. «Hirugarren urtea da txapelketa antolatzen duguna, eta inoiz ez du neska bakar batek izena eman, aukera baduten arren». Datozen edizioetarako neskak ere animatzea gustatuko litzaioke Beloki Pilota Kirol Elkarteari.
Eta, noski, txapelketa guztietan bezala, sariak ere izango dira. Martxoaren 23ko finalerako sailkatzen diren lau pilotariek trofeo bana jasoko dute. Bikote txapelduneko kideek, berriz, txapela jantziko dute. Horrez gain, Etxeberri jatetxean bi afari irabaziko dituzte: bikotekide bakoitzak afari bat.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.