Urretxu-Zumarraga ikastolak handitze eta zaharberritze lanak aurten hastea espero du. Pasiotarren eraikina (Katekesiarena) udalaren eskuetara pasako da, eta honek ikastolari utziko dio. Bertan Haur Hezkuntzako ikasleak kokatuko dituzte. Egungo eraikina ere barrutik berrituko dute. Urretxuri eta ikastolari oso lotuta dauden eraikuntza historikoak direnez, kanpotik dauden bezala utziko dituzte. Barrutik, berriz, egungo hezkuntza ereduen beharretara egokituko dituzte.
Ikastolakoen nahia obra udan hastea da, baina «justu samar» dabiltzala aipatu du Montse Alkorta ikastolako zuzendariak. Hiru estudiori proiektuak eskatu dizkiete eta, hasteko, pasiotarren eraikina zaharberritzea espero dute. Hala, eguneroko jardunarekin jarraitu ahal izango dute. Pasiotarren eraikina berritu ondoren, gainontzeko instalazioak berritzen hasiko dira. Obrak, ikastolak Gurutze Santun dituen lurrak saldu heinean egingo dituzte. Zati bat saldu dute dagoeneko eta aurki hasiko dira lehen etxebizitzak egiten.
Ikastola eredu pedagogiko berri bat lantzen ari da eta horren arabera diseinatuko dute eraikinen barrualdea. «Gela klasikoak desagertu egingo dira. Espazioek irekitzeko eta ixteko aukera emango dute, talde ezberdinek besteekin lan egiteko aukera eduki dezaten. Bestalde, ikasgelak pasillotik ikusiko dira».
Kanpokoa bere horretan utziko dute. «Ahalik eta gehien errespetatuko dugu eraikuntza. Barrutik ere, eraikinaren altxorrak mantentzen saiatuko gara, oso elementu politak dituelako. Hiru estudioei hori eskatu diegu». Jatorrizko eraikina berreskuratu nahi dute, pasiotarrek apaizetxe izateko eraiki zutena. «Hazteko beharra izan dugunean egin ditugun eraikinak bota egingo ditugu: pilotalekuak eta gimnasioa, adibidez. Izan ere, fatxada politenak ezkutatuta ditugu. Gure asmoa haurren parkean gimnasio berri bat egitea da». Garrantzia handia ematen dio eraikinen jatorrizko itxura berreskuratzeari. «Landa inguru batean gaude eta hemen ezin da edozer gauza egin».
Proiektu «xumea» izango dela gehitu du. «Gurutze Santuko lurrengatik zenbat diru jasoko dugun badakigu eta, beharbada, ez da nahikoa izango eraikinak berritzeko. Hori dela eta, 2018ko Kilometroak festa antolatzea eskatu behar dugu».
Prozesua luzea izan da, baina itxaroteak merezi izan duela dio. «Pedagogi eredu berriari egokitutako eraikina izango dugu. Udalak pasiotarrekin hitzarmena sinatzea eta ondoren eraikina guri uztea bakarrik falta da. Alderdiak ados daude eta gauzak ez okertzea espero dugu», azaldu du ikastolako zuzendariak.
2016a oso urte garrantzitsua izango da ikastolarentzat. Izan ere, obrak hasteaz gain, 50. urteurrena ospatuko dute. Hasteko, logo lehiaketa egingo dute. Logo berria irailean aurkeztuko dute, urteurren ekitaldiei hasiera emateko. Alkortak ezin du asko aurreratu. «Sorpresak egongo dira. Sortzaileak eta pasiotarrak gogoratuko ditugu, noski. Liburua, bideoa, argazki lehiaketa, bazkaria eta jaialdia ere egongo dira. Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute ekitaldien antolaketan».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.