Urretxu Ormazabal etxea (Zuhaizti kafetegiaren etxea) Urretxuko eraikin berezienetako bat da. Aurki bota egingo dute, bertan 36 etxebizitza egiteko. Urretxuar asko penatuta daude etxe hau desagertu egingo delako.
Egun Ormazabal etxea dagoen tokian beste etxe bat zegoen. Jatorrizkoa Juanito Alberdi enpresariak eraiki zuen, bere familiarentzat. «Gizon hau Urretxuko alkatea izan zen 1920ko hamarkadan», gogoratu du Koldo Argandoña Urretxuko agirizainak.
Alberditarrak Eguzkia tailerraren jabeak ziren eta garai hartako enpresariek beraien etxebizitzak enpresaren ondoan egiteko ohitura zuten. Juanito Alberdi urretxuarrak ere hori egin zuen.
1936ko gerran bera eta bere familia Donostiara joan ziren eta beraien etxea Ormazabal sendiari saldu zioten. Familia hau ez zen Urretxukoa, Zegamakoa baizik. Argandoñak azaldu duenez, 1950eko hamarkadan obra egin zuten eta etxeak egungo itxura hartu zuen. «Eraikina handitu zuten eta etxebizitzak egin zituzten. Batzuk beraientzat hartu zituzten». Ormazabaldarrak izan ziren etxeari egungo itxura eman ziotenak. Hori dela eta, eraikinak beraien izena hartu zuen.
Beraietako batek txalet bat egin zuen Domingo de Mendiaratz plazan, baina etxe hau bota egin zuten egun bertan dauden etxebizitzak egiteko. Orain, Ormazabal sendiaren beste etxea botako dute. Herritar asko penatuta daude, etxe ederra delako eta beti hor ezagutu dutelako. Argandoña ere triste ageri da. «Ez dugu ondarea zaintzen. Etxe ederra da eta, gainera, ondoan zona berdea du. Urretxun Labeaga 31ko etxea (lizeo ondokoa) eta Urtzelaitarrena bakarrik gelditzen zaizkigu. Bi hauek libratu egingo direla dirudi. Urtzelaitarren txaletaren ondoko eraikinak alboan ez du leihorik, hasieran txaleta bota eta bertan etxebizitzak egiteko asmoa zegoelako. Zorionez, asmo hori bertan behera gelditu zen», azaldu du Urretxuko Udaleko agirizainak.
Zumarragan ere hiru etxe eder bota zituzten. Secundino Esnaola kalean zeuden hiru txaletak, hain zuzen ere. «Zumarragan Kalebarren gelditzen da. Bertako etxe guztiek historia luzea dute. Bakoitzak bere izena du. Ez dakit zer gertatuko den etorkizunean, baina gutxienez bi etxe kontserbatu egin beharko lirateke», amaitu du Urretxuko agirizainak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.