2011ko urtarrilean, Tolosan (Frantzia), Yolanda Barcina Nafarroako lehendakariari tartak bota zizkioten tartalariei elkartasuna adierazteko eta beraien ekintzak sostengatzeko diru-laguntza lortzeko festa antolatu dute Urretxuko gaztetxean, larunbaterako.
Ekitaldiak arratsaldean izango dira. 17:00etan solasaldia egingo dute. Desobedientzia ekintzen inguruan hausnartuko dute eta Galdakaoko Autonomia Komunal proiektua aurkeztuko dute.
19:00etan Burdin hariak eta plastikozko goilarak (eta maitasun lubrikatua) emanaldia hasiko da. Kartzelako bizipenen inguruko errezitaldi bat da, musika eta irudiekin jantzia. Ondoren, afaria egingo dute. Tiketak gaztetxean bertan jarri dituzte salgai.
Bukatzeko, 23:00etan kontzertua hasiko da. Lau taldek joko dute. Zarauzko Managaitz taldeak hardcore eta punk melodikoa joko du, Barañaingo Afu taldeak runba eta ska musika, Altsasuko Disaskok d-beat musika eta Zaldibiako Gureran taldeak, bertsioak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide