Zumarragako mapa berria aurkeztu dute
Mikel Serrano Zumarragako alkateak herriko mapa berria aurkeztu du gaur. Bertan, herriko kale, bide, eraikin, lorategi, auzo, baserri, mendi eta erreka guztiak ageri dira. Baita herriko zerbitzuak ere: udaletxea, turismo bulegoa, kultur etxea, kirol instalazioak, postetxea, ospitalea, anbulategia, farmaziak…
Mapa toponimikoak 1:8.000 eskala du, kale izendegiak 1:4.000 eskala eta ortoargazkiak 1:12.500 eskala. 4.000 mapa argitaratu dituzte eta udaletxean eta turismo bulegoan eskura daitezke. Horretaz gain, geo.euskadi.eus webgunean jarri dute. Alkateak turistek eta mendizaleek oso gustura hartzen dituztela esan du eta mapa egiten lagundu duten guztiei eskerrak eman dizkie.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide