Goierri garaira etorri diren bisitari kopurua, bere horretan mantendu da
Goierri Garaiko turismo arduradunek 2015ean bisitari kopurua aurreko urteko antzekoa izan dela jakinarazi dute. 2015ean zehar 76.761 bisitari etorri dira, hain zuzen ere.
Bisitari gehien Aste Santutik irailera bitartean etorri dira. Hilabete horietatik kanpo, hiru ekitaldi dira bisitari gehien erakartzen dituztenak: Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserriko Sagardo Asteak, Urretxuko Mineralen eta Fosilen Asteak eta Olentzeroren bisitak Mirandaolara.
Bisitarien adina
Bisitarien ezaugarriei dagokienez, Antioko turismo bulegora etortzen direnen %48 helduak dira eta %34 adinekoak. Museoetara (Aikur, Burdin Harana, Urrelur, Igartubeiti…) haur asko joaten dira.
Antioko turismo bulegora joaten direnek baselizagatik, interpretazio zentroagatik eta museoengatik galdetzen dute.
Goierri garaiko turismo arloko arduradunak 2016an ere turistak erakartzeko lan egiten ari dira. Besteak beste, turismo arloko eragile ezberdinekin elkarlana bultzatuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide